Zoritxarreko ipuinak

Colección Relatos
Un libro de Adel Alonso

Zoritxarreko ipuinak obrak hiru narrazio biltzen ditu, zeinetan protagonistak biluzik eta agerian geratzen diren. Batzuetan zoria eta halabeharra dira zorigaiztoko existentzia bat behartzen dutenak; halere, beste hainbatetan gure hautuak edo utzikeria dira egoera desegoki eta bizitza frustratuetara bultzatzen gaituztenak. Autoreak, narrazio hauetan, pertsonaien gorabeherak modu ziurrean deskribatzeaz gain, gupidarik gabe, haien burua ispiluan begiratzera derrigortzen ditu autoerrekonozimendu-ariketa bat bailitzan, eta haien buruarekiko ihes eroan hurbiletik jarraitzen ditu, amaieran, ezerezean amilarazteko.
Aurreko auzokoa narrazioak psikologia desbideratuko norbanakoa deskribatzen du, existitzen ez den gizarte-subjektua, bere miserietan gero eta gehiago sakondu eta bakardade-ozeano batean itota bukatzen duena. Aulkia presentzia eta absentzien, iragana eta orainaren lekuko mutua da; mendekotasunak eta gizabanakoaren askatasunari uko egiteak protagonista dena galtzera eramaten dute, batez ere bere zoriontasuna. Jon Bermeoren bidaian hainbat gertaera kontatzen dira, denak pasadan mendeko hirurogeita hamarreko urteetan kokatuak, gure inguruan eta hemendik haratago ere, belaunaldi oso baten errealitate soziopolitikoari eta norberaren bizipenei dagokienez mugarri izan zen mirarizko hamarkada horretan, hain zuzen. Jon Bermeok lehenengo pertsonan pairatzen du garai berrietako zurrunbiloa eta, Ikaro moderno baten antzera, hurrenez hurrengo saiotan hegan egin eta amiltzen da.

Share on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterPin on PinterestShare on LinkedIn

Biografía:

Adel Alonso, 1953, de ascendencia burgalesa, ha vivido desde la niñez en Bizkaia. Es artista plástico, diseñador y gestor cultural. La actividad artística impregna sus implicaciones en la realidad social y cultural, desde la docencia a la promoción y la participación.
La lectura y la escritura han sido buena maestra y su mejor aliada a lo largo de toda su vida. Ha escrito numerosos artículos sobre medioambiente, cultura y arte, publicados en diversos medios. También escribe poesía y hace poesía visual, y relatos, algunos publicados en recopilaciones de varios autores. Su último libro editado: “Coco-dilo”.



Contacta con nosotros



Please leave this field empty.

Los campos con asterisco son obligatorios

Llámanos sin compromiso al
91 082 00 48