Bere historia ezagutzen ez duten herriek akats berdinak errepikatzera kondenatuta daude. Gure herriko jatorria ezagutzeko interesa izan be harko genuke Espejon bizi garen guztiok: Zergatik kokatu zen Espejon historiako lehen biztanlea?, Zer jaten zuten, zer landatzen zuten, nolako tresneriarekin lan egin zuten? Niri gustatuko litzaidake denbo ran salto bat egin, eta ikustea nolakoa zen nire herriko bizitza duela mende batzuk. Bada, hori da Juan Carlos Abascalek erraztu diguna hain zuzen, Espejoko historiari buruz idatzi duen liburuan. Informazio anitz bildu du, baita Napoleonen soldadu frantximant mozkortiek Batzar Administratiboaren kontura, zenbat pitxer ardo edaten zituztenere. Gaubea/Valdegoviako Udalak beti borrokatu du haraneko jatorria,
historia eta irudiak berreskuratzearren; horregatik abuztuko jaiak os patzeko, Espejoko historiaren ale bana oparitzen die herriko biztanleguztiei, eta halaber, autoreari egindako ahalegina eskertzen dio.
Juan Carlos Ramírez-Escudero Isusi
Gaubea/Valdegovíako alkatea 2018ko abuztua