Denbora gara: ekaitan sartzen gara,
uraren, airearen eta lurraren barruan,
zirkin egiten dugu eta hazten gara,
bero galtzen dugu, baina beti
suari besteak gatzaio. Soinua eta
hotza, urruntasuna eta heriotza gara.
Taupadak, jarioaldiak.
Uneak, argia.
Gu gara zentzua.
Gu gara Unibertso honen garrasia,
nahi galkorra, gogo ondoriogabea,
beste hutsa, bizitza, beste hutsa,
bizitza. Hutsaren sintesia,
hutsaren ametsa.
Gu gara bizitza.
Biografía:
Patxi López de Tejada Flores (Donostia, 1970) Zuzenbide ikasketak burutu zituen Euskal Herriko.
Unibertsitatean, eta 1995. geroztik abokatu lanean dihardu enpresa aholkularitzaren arloan bere jaioterrian. Azken urteotan besteak beste Arau hierarkia eta egitura politikoa Euskal Autonomia Erkidegoan: zenbait problematika (Erroteta, 2007) eta Cuestiones básicas de política, economía y derecho (Tecnos, 2009) idazlanak argitara eman ditu.